loader image

Hezkidetza

Albiz Eskola

Hezkidetza eta Bizikasi Proiektuak

Eskola Eraikitzeko

Gure Albiz eskolan, elkarbizitza on baten alde lan egin eta biolentziarik gabeko eta berdintasunean oinarritutako eskola eraikitzeko, kanpaina eta jarduera desberdinak aurrera eramaten ditugu. Gainera, eskola komunitateko partaideen elkarlana ere bultzatzen da. Ekimen guzti hauek Hezkidetza proiektuan eta Urteko Planean jasotzen dira.


Aurrera eramaten diren ekintzak:

Sestaoko Berritzeguneak antolatzen dituen Bizikasi eta Hezkidetza mintegietan parte hartzen da.
• Elkarbizitza proiektuari dagokionez,
  • Irakasle berriei harrera planaren bidez eskolako informazioa partekatzen zaie.
  • Ikasle berriei ongi etorria ematen zaie, harrera planaren bidez.
  • Koderno Berdea: Jarrera desegokiak izan dituen ikaslearen datuak eta jarrera desegoki horren deskribapena jasotzeko erabiltzen den koadernoa da.
  • BAT Taldea: Elkarbizitza positiboa sustatzeko eta eskolan jaso daitezkeen jasarpen kasu posibleak ebazteko taldea da. Biktimaren babesa helburu nagusia izanik, Bat Taldeak Eusko Jaurlaritzako Bizikasi Ekimenak ezartzen duen protokoloa eta bertan jasotzen diren prozesuak eta neurriak martxan jarri eta betetzeaz arduratzen da.
    Informazio gehiago.
  • Ikasle Laguntzaileak: Bakeola Elkartearen bidez, ikasle nagusiek bitartekari lana egiteko formakuntza jasotzen dute, gero patio orduan, pasabideetan… ikasleen artean sortu daitezkeen errespetu faltak eta tratu desegokiak zuzentzeko eta tratu onen garrantzia azpimarratzeko.
    Informazio gehiago.
  • Elkarbizitza Behatokian, ikasturtean zehar, eskola komunitateko estamentu ezberdinen ordezkariak (zuzendaritza, irakaslegoa, ikaslegoa, hezkidetzako arduraduna, jantokiko arduraduna, udaletxeko ordezkaria eta gurasoen ordezkariak) ikasturtean zehar bitan edo hirutan biltzen dira, eskolako elkarbizitza hobetzeko asmoarekin eskolan egiten diren ekimen ezberdinei buruzko informazioa partekatzeko eta ateratzen diren proposamen berriak jasotzeko.
  • Adostokia: Gelan ikasleen artean arazoak sortzen direnean, arazo hauek beraien kabuz konpontzeko tokia da. Gertatutakoaz hitz egin ondoren, arazoa konpontzen ez bada, irakasleak bitartekari lana eginez, puntu amankomun batera heltzen saiatzen da.
  • Patruila berdea: Txandak antolatuz, patioetako zikinkeria (plastikoak, paperak…) jasotzeaz arduratzen den taldea da.

Hezkidetza Proiektuari dagokionez

Kanpainak: Ikasturtean zehar, eskolan hainbat kanpaina burutzen ditugu:


Aurrera eramaten diren ekintzak:

Azaroak 25

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Martxoak 8

Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Maiatzak 17

ELGTBI Fobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna.