loader image

Erasmus +

Erasmus +

Erasmus +

2019-2020 ikasturtetik, eskola-hezkuntzako langileen mugikortasun-proiektuan murgilduta gaude (ERASMUS+). Proiektu horri esker, Albiz Europako eskola bihurtu da, eta horrek aukera ematen digu:

  • Europar Batasuneko beste eskola batzuekin koordinatzea, ikasteko mugikortasun-aukerak eskainiz. Eskolen artean praktika onak eta berrikuntza metodologikoak trukatuz.
  • Irakasleek aukera izango dute « jobshadowings » egiteko, hau da, Europako eskolen funtzionamendua behatzeko, gero gure eskolan praktikan jartzeko.
  • Ikastaroak atzerrian egitea. Beste irakasle batzuekin konexio berriak sortuz eta irakaskuntza-metodologia berriak partekatuz. Ikastaro hauek martxan ditugun proiektuetan sakontzen laguntzen digute, hala nola STEAM, Ikaskuntza eta Zerbitzu metodologia, outdoor learning, liburutegia, Mindfulness eta gatazkak konpontzeko teknikak.
  • Ikasleen artean kultura-aniztasuna sustatzea, ingeleseko hizkuntza-gaitasunean sakonduz eta IKTen erabilera egokia erabiliz.
  • Gaur egungo gaiei buruzko lankidetza-proiektuak egitea Europako beste eskola batzuetako ikasleekin.