loader image

Steam

 

Zer da STEAM?
STEAM siglek bost alor identifikatzen dituzte: Zientzia , Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika.
Steam Proiektuak zientziaren, teknologiaren eta sormena era integratuan ikasteko testuinguru praktikoa lantzea ahalbidetzen du, arazoak ebazteko metodologiaz baliatuz.
Eskolan:
Tailerretako saioetan lantzen dugu, 5 urteko geletan hasi eta 6. maila arte. Tailer hauek ingelesez lantzen ditugu, ikasleen gaitasunera egokitutako programa desberdinen bitartez:
BEE BOT: 5 urte, LH-ko 1. eta 2. mailetan. Programatu daitezkeen robotak dira. Haurrek lateralitatea, programazioa eta logika matematikoaren mundua ezagutzen hastea ahalbidetzen dute.

LEGO WEDO: LH-ko 3. eta 4. mailetan. Ikasleek makinen eta mekanismoen funtzionamendua ikertu eta muntatuko dituzte. Aldi berean, robotika eta programazioa ikasten dute jarduera gidatuen bidez.


CODE: Ikasleei programazio-hizkuntza bat modu erraz eta intuitiboan sortzea eskaintzen die. Gainera, beraien edukiak sortzeko eta programatzeko aukera ematen du, horiek gamifikatuz eta erronka desberdinak sortuz.