loader image

Zerbitzu Solidarioa

Albiz Eskola

Zerbitzu Solidarioa

Zerbitzu

2017/208 ikasturtean, Sare Hezkuntza Gelan proiektua gauzatzen hasi ginen ikastetxean. Curriculumean IKT tresnak sartzean datza; hau da, ordenagailuak, pantaila digitalak, programa informatikoak… erabiltzea irakasgaietan.

Unitate didaktiko digitalak sortzen ditugu eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan praktikan jartzen ditugu. Sortutako unitate guztiak Ikaskuntzako eta Zerbitzu Solidarioko metodologian oinarrituta daude; horregatik, gure inguruko erakundeekin harremanetan jartzen gara eta elkarrekin lan egiten dugu (Elikagaien Bankua, Albiz Egoitza, Gorabide).



Normalkuntza

Gela guztietan PDI (pantaila interaktiboa) edo Multiclass bat dugu, ikasleek egindako edukiak eta lanak ikusi ahal izateko eta azalpenak eta zuzenketak egiteko. Gainera, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasle guztiek Chromebook ordenagailua dute eskolan erabiltzeko.