loader image

Eskolako Historia

Albiz, 1983 urtean sortuta

Albiz Eskola “Las Camporras” izeneko larrean, 1983an sortu zen. Hasieratik bi eraikin egon dira, bata Haur Hezkuntzari dagokiona eta bestea Lehen Hezkuntzari dagokiona. Hasieran 4 urterekin hasten zen eskolatzea, baina gero eboluzionatzen joan zen eta 1994 ikasturtetik, umeak bi urterekin hasten dira.

Nuestra Escuela

Hizkuntza ereduak.

> Eskola sortu zenean A ereduko eskola zen eta B eredukoa beranduago. 1985an D eredua ezarri zen 3 urteko gela zabalduz. 1997-98 ikasturtean A eredua amaitu zen eta 1999-2000ko ikasturtean ez zen B eredua eskaini. Urte horretatik aurrera D eredua izanda.

Albiz bi lerrotarako gaitasun fisikoarekin sortu zen, bai Boom demografikoa ,bai familiek ikastetxearen hautaketagatik, eskola gehiegi hazi zen, baliabide fisikoak galdu baitzituen, kalitatezko hezkuntzarako ezinbestekotzat jotakoak. Hori dela eta, azken urteotan bi lerroko eskola bihurtzen saiatu da, baliabide horiek berreskuratzeko. Baita ere, gogoan izan behar dugu garai hartan herritik urrunen bizi ziren ikasle batzuk autobusez etortzen zirela ikastetxera. Hala ere, gaur egun ikasle guztiak oinez hurbiltzen dira eskolara.

80 hamarkadaren lehenengo bideoa

40 urteko historia

Ia 40 urteko ibilbide honetan, hobekuntza handiak egin dira gure zentroan. Anekdota gisa, beharbada lehen ikasleek gogoratuko dute haur-hezkuntzako eraikinetik joan behar zutela lehen hezkuntzako eraikinera jantoki-zerbitzura erabili nahi bazuten, eguraldi txarra kontuan hartu gabe, baina gaur egun ikastetxeko txikienek instalazio bikainak dituzte: 2 eta 3 urteko geletarako soilik jangela, ikasgeletan integratutako bainugela batzuk, psikomotrizitate-gela, gune berde zabal bat atsedenerako. Etapa honi eta eraikin honi nolabaiteko independentzia emanez. br>
Era berean, lehen hezkuntzako eraikina ere aldatuz joan da urte hauetan, eta hobekuntza nabarmenak lortu ditu, hala nola ikasgela egonkorra, liburutegia, gimnasio berria eta abar.

Aurrerapen horietako asko irakasleen eta Guraso Elkarte aktiboaren arteko lankidetzari esker egin dira, ikastetxea ireki zenetik funtzionatzen baitu. Sestaoko Albiz Ikastetxea, hasieratik, harro dago irakaskuntza publiko, euskaldun eta integratzaileari emandako babesaz.