BERDINTASUNEAN ELIKATZEN

“Berdintasunean elikatzen” izena jarri diote aurten Albiz eskolan eta Kueto eskolan egindako egitasmoari.

Ikasleek etxe batzuetan gizarte-desberdintasuna, pobrezia energetikoa, elikagai eskasia… aztertzen dituen proiektua da. Hori guztia euren ikastetxeetatik gertu dauden etxeetan batzuetan bizitzen den errealitateaz jabetzeko eta gure gizartea bizitzeko leku hobea izan dadin elkarlanean aritzeko helburuarekin.

Bi ikastetxeetako ikasleek ikasturtean zehar parte hartu dute, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin eta Sestaoko Udalarekin elkarlanean, elikagaien bilketarekin lotutako ekimenetan. Ekimen horietako bat azaroan egin zen; Bizkaiko Elikagaien Bankuak egindako bilketa handia. Gure ikasleak boluntario aritu ziren supermerkatu ezberdinetan herritarrak janaria ematera animatuz, bilduz eta sailkatuz, bilketan beharrezko elikagaiak zeintzuk ziren azalduz, etab.

Basurtun kokatutako Bizkaiko Elikagaien Bankuaren banaketa instalazio batzuk ere bisitatu ditugu, entitatearen funtzionamenduari buruz gehiago jakiteko. Horrez gain, bi boluntario joan ziren eskoletara adingabeek egindako galdera ugari erantzutera.

Baina, ikasleek euren hondar alea eman nahi izan dute eta horregatik proposatu dute udal osoko bilkuran Sestaon janaria biltzea.

OTROS ARTÍCULOS

BERDINTASUNEAN ELIKATZEN

Se trata de un proyecto a través del cual el alumnado analiza la desigualdad social, la pobreza energética, la escasez alimentaria… en algunos hogares. Todo ello con el objetivo de...

Leer más