ALBIZ ESKOLA
AURKEZPENA
Gure eskola D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da, bi lerrokoa, Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 5. mailetan izan ezik, horietan hiru gela baititugu.
Guztira 8 gela ditugu Haur Hezkuntzan, 15 Lehen Hezkuntzan eta gela egonkor bat. Guztira 470 ikasle eta 46 irakasle ditugu eskolan.
1983AN SORTU
Albiz Eskola “Las Camporras” izeneko larrean, 1983an sortu zen. Hasieratik bi eraikin egon dira, bata Haur Hezkuntzari dagokiona eta bestea Lehen Hezkuntzari dagokiona. Hasieran 4 urterekin hasten zen eskolatzea, baina gero eboluzionatzen joan zen eta 1994 ikasturtetik, umeak bi urterekin hasten dira.
40 urteko ibilbide honetan, hobekuntza handiak egin dira gure zentroan. Anekdota gisa, beharbada lehen ikasleek gogoratuko dute haur-hezkuntzako eraikinetik joan behar zutela lehen hezkuntzako eraikinera jantoki-zerbitzura erabili nahi bazuten, eguraldi txarra kontuan hartu gabe, baina gaur egun ikastetxeko txikienek instalazio bikainak dituzte: 2 eta 3 urteko geletarako soilik jangela, ikasgeletan integratutako bainugela batzuk, psikomotrizitate-gela, gune berde zabal bat atsedenerako. Etapa honi eta eraikin honi nolabaiteko independentzia emanez.
Era berean, lehen hezkuntzako eraikina ere aldatuz joan da urte hauetan, eta hobekuntza nabarmenak lortu ditu, hala nola ikasgela egonkorra, liburutegia, gimnasio berria eta abar.
Patio eko-inklusiboen eraketa ere egin da, berdeguneak gehiago aprobetxatuz. Modu honetan, ikasleek naturarekin duten konexioa handituz.
Azken urteetan, metodologia gizartearen beharretara egokitzen joan da, elkartasunetik eta berdintasunetik abiatuta proiektuak gauzatuz. Europako ikastetxeekin ere koordinazio estua dugu, ingurumena zaintzearekin lotutako proiektuak gauzatzeko.
Aurrerapen horietako asko irakasleen eta Guraso Elkarte aktiboaren arteko lankidetzari esker egin dira, ikastetxea ireki zenetik funtzionatzen baitu. Sestaoko Albiz Ikastetxea, hasieratik, harro dago irakaskuntza publiko, feminista, euskaldun eta integratzaileari emandako babesaz.