PROIEKTUAK
ERASMUS
2019-2020 ikasturtetik, eskola-hezkuntzako langileen mugikortasun-proiektuan murgilduta gaude (ERASMUS+).
Proiektu horri esker, Albiz Europako eskola bihurtu da, eta horrek aukera ematen digu:
Europar Batasuneko beste eskola batzuekin koordinatzea, ikasteko mugikortasun-aukerak eskainiz. Eskolen artean praktika onak eta berrikuntza metodologikoak trukatuz.
Irakasleek aukera izango dute « jobshadowings » egiteko, hau da, Europako eskolen funtzionamendua behatzeko, gero gure eskolan praktikan jartzeko.

Eskolak beste herrialde batzuetako irakasleak jasoko ditu bertako lan egiteko era eta metodologiak ikusteko. “Erasmus days” jarduerak antolatuko dira.
Ikastaroak atzerrian egitea. Beste irakasle batzuekin konexio berriak sortuz eta irakaskuntza-metodologia berriak partekatuz. Ikastaro hauek martxan ditugun proiektuetan sakontzen laguntzen digute, hala nola STEAM, Ikaskuntza eta Zerbitzu metodologia, outdoor learning, liburutegia, Mindfulness eta gatazkak konpontzeko teknikak.
Ikasleen artean kultura-aniztasuna sustatzea, ingeleseko hizkuntza-gaitasunean sakonduz eta IKTen erabilera egokia erabiliz.
Gaur egungo gaiei buruzko lankidetza-proiektuak egitea Europako beste eskola batzuetako ikasleekin.
Ikasleek beste herrialde batzuetako ikasleekin proiektuak aurrera eramateaz gain, herrialde horietara bidaiatuko dute bertako ikasle eta kultura ezagutzeko asmoz.