PROIEKTUAK​

ELEANIZTASUNERANTZ

Eleaniztasunerantz proiektuaren helburua ikasleen artean hizkuntza-aniztasuna eta kultura-aniztasuna sustatzea, euskara ardatz hartuta, baina ingelesari gero eta leku handiagoa emanez.

Horregatik, ikastetxeko klaseetan ingelesa maizago erabiltzea eta ahoskera, ulermen eta adierazpen ona eskuratzeari ematen diogu garrantzia. Beraz, hezkuntza eskaintza hirueleduna zabaltzen dugu, programazio tailerrak, robotika eta esperimentuak (steam) ingelesez eskainiz, ikasgai horietako berezko hiztegia nagusiki ingelesa dela aprobetxatuz.

ALBIZ ESKOLA proyecto trilingüismo

 

Estatu Batuetako irakasle bat dugu, ikasturte osoan zehar Lehen Hezkuntzako ikasgeletarako, non ikasleen ahozko adierazpena sendotzen den.

Beste helburuetako bat Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleei atzerriko hizkuntzan erabat murgiltzeko astebeteko egonaldia egiteko aukera ematea izaten da.

Beste jardunetako bat, ikasleak ingelesarekiko motibazioa sustatzea eta ingelesaren erabilgarritasunari buruz duten ikuspegia zabaltzea (lan egitea, bidaiatzea, Interneten) izango litzateke.

PLUTILITERACIES FOR DEEPER LEARNING (PTDL) - ALFABETIZAZIO ANITZAK

Ikasleei ikaskuntza sakonagoa garatzeko moduan lan egitean datza, ezagutza hori beste ikaskuntza egoera edo testuinguru batzuetara transferitzeko modukoa izan dadin edozein hizkuntzan. Ikasleek beraien hitzetan bereganatutakoa azaltzeko gai direnean, edozein hizkuntza erabiltzen dutelarik, orduan dakigu benetako ikaskuntza sakona egin dutela. Marko pedagogiko honetan oinarriturik, gure ikasleak horretara heltzeko bideak diseinatzen ditugu.