ALBIZ ESKOLA
INSTALAZIOAK
LIBURUTEGIA
2021ean sortutako liburutegia espazio lasaia da ikasleentzat. Erlaxatzeko eta irakurtzeko hainbat gune ditugu, grabazioetarako kroma pareta bat, ordenagailu gunea eta matematika manipulatiboentzat beste gune bat. Kanpoaldean terraza bat ere badugu erlaxatzeko. Espazio zabala da, eta hitzaldietarako edo antzerki-emanaldietarako ere erabiltzen dugu.
Eskola orduetan, gela bakoitzak astean saio bat du liburutegian jarduerak egin ahal izateko. Gainera, lehen zikloan bikoizketak egiten dira, espazio hori baliatuz irakurzaletasuna sustatzeko.
Liburutegiak hainbat gune ditu:
- Irakurketa gunea: kategorien eta adinaren arabera katalogatutako liburuak.
- Erlaxazio gunea: irakurketa lasaia.
- Terraza gunea: outdoor irakurketa.
- Kroma: grabazioak.
- Tipi: haurrentzako irakurketa
- Erakusketa gunea: pantaila digitala.
- Ordenagailuen gunea.
- Matematika manipulatiboen gunea.
- Robotika gunea: beebot.
Eguerdietan, liburutegia
13:00 etatik 15:00 etara
zabaltzen da, ikasleei hainbat zeregin egiteko aukera emateko.
STEAM GELA
Aretoak ordenagailuak, robotikako materiala, 3D inprimagailuak eta sorkuntzetarako eta programaziorako LEGO maketa zabala ditu.
JANTOKIA
Baska (Euskal Gastronomia) korporazioa da gure ikasleei elikadura eskaintzen diena. Bi jangela ditugu: goiko eraikinean espazio handi bat eta beheko eraikinean jangela txiki bat. Goian, jangela bi txandatan antolatuta dugu, ikasleen erosotasunerako.
Arduraduna: Mertxe Gomez Perez
Ordutegia: 09:00-15:00
Telefonoa: 688 77 19 75
Helbidea: jantokialbiz@albizip.eu
GIMNASIOA
2020 urtean kirol instalazio berriak eraiki ziren. Estalitako espazio handi bat eta psikogela batekin ondoan, aldagelak ere aldamenean izanik.
Heziketa fisikoa egiteaz gain, ekitaldietarako ere erabiltzen dugu espazioa. Kanpoko ekintzak edo herriko erakundeek ere erabiltzen dituzte instalazioak.
PATIOAK
2023an, eskolak aurkeztutako proiektu bati esker, patio EKO-INKLUSIBO bat sortu zen. Proiektuaren helburua, alde batetik, berdeguneak aprobetxatzea izan zen, patioen birnaturazilazioa, ikasleak naturarekin konexio handiago bat izan dezan. Bestalde, patio inklusiboagoak sortzeko helburuarekin, lurrean margotutako jolasguneak, oreka-zabuak eta gatazkak konpontzeko edo bakardadea prebenitzeko erabiltzen diren bankuak ditugu.