PROIEKTUAK
STEAM
STEAM Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika integratzen dituen hezkuntza-ikuspegia da.
Proiektu honekin pentsamendu kritikoa eta arazoen ebazpena bultzatzea da.
2021etik martxan dugun proiektu honek gure ikasleengan zientzia eta teknologiarako zaletasuna piztea du helburu. Etorkizun laburrean gure gizartean zientzia eta teknologia alorreko profesionalen beharra gehiago handituz joango da, baina gaur egun STEAM ikastetan izena emandako ikasleen gehiengoa gizonezkoak dira.
Ez dago zalantza genero-arrakala bat dagoenik zientzia eta teknologia arloetako hezkuntza ibilbideetan. Horregatik, arrakala hori txikitze aldera gure proiektuaren muina zientzia eta teknologia gaztetxoei ezagutaraztea izango da, eta bereziki neskei. Hainbat ikasketa, lanbide eta ikasgaik izan ditzaketen genero esterotipoak apurtuz. Nazio Batuen Erakundeak proposatzen dituen garapen jasangarrirako helburuak ez ditugu alde batera uzten eta hauetariko batzuk gure proiektuaren helburu propio bihurtzen ditugu. Ondorengo puntu batean hauekin dugun lotura adierazita dator.
Hori lortzeko, gure proiektuan zehar ikasleek STEAM arloan hainbat proiektu eta erronka txikiei aurre egingo diete haur hezkuntzatik 6. mailara arte.
Lehen mailatik seigarren mailara arteko STEAM proiektuko tailer saioak eskainiko ditugu, eta horietan ikasle guztiak talde txikitan pasatzeko aukera izango dute. Hurrengo kurtsorako, maila bakoitzean STEAM barruan egingo diren tailer kopurua bikoiztu egin da. 5. eta 6. mailako ikasleek astero saio bat gehiago izango dute eta bertan murgiltzea bilatzen dugu programazioari dagokionez.