PROIEKTUAK​

ERASMUS

2019-2020 ikasturtetik, eskola-hezkuntzako langileen mugikortasun-proiektuan murgilduta gaude (ERASMUS+).

Proiektu horri esker, Albiz Europako eskola bihurtu da, eta horrek aukera ematen digu:

Europar Batasuneko beste eskola batzuekin koordinatzea, ikasteko mugikortasun-aukerak eskainiz. Eskolen artean praktika onak eta berrikuntza metodologikoak trukatuz.

Irakasleek aukera izango dute « jobshadowings » egiteko, hau da, Europako eskolen funtzionamendua behatzeko, gero gure eskolan praktikan jartzeko.

Escuela Educación Infantil y Primaria en Sestao (bizkaia) ALBIZ ESKOLA

PROIEKTUAK​​

Eskolak beste herrialde batzuetako ikasle eta irakasleak jasoko ditu bertako lan egiteko era eta metodologiak ikusteko. Ikasleekin batera proiektuak egingo dira. “Erasmus days” jarduerak antolatzen jarraituko dugu.

Ikastaroak atzerrian egitea. Beste irakasle batzuekin konexio berriak sortuz eta irakaskuntza-metodologia berriak partekatuz. Ikastaro hauek martxan ditugun proiektuetan sakontzen laguntzen digute, hala nola STEAM, Ikaskuntza eta Zerbitzu metodologia, outdoor learning, liburutegia, Mindfulness eta gatazkak konpontzeko teknikak.

Ikasleen artean kultura-aniztasuna sustatzea, ingeleseko hizkuntza-gaitasunean sakonduz eta IKTen erabilera egokia erabiliz.

Gaur egungo gaiei buruzko lankidetza-proiektuak egitea Europako beste eskola batzuetako ikasleekin.

Ikasleek beste herrialde batzuetako ikasleekin proiektuak aurrera eramateaz gain, herrialde horietara bidaiatuko dute bertako ikasle eta kultura ezagutzeko asmoz. 

2024-2025 ikasturtean 6.mailako ikasle batzuk Atenaseko Dionysios Salomos eskolako (Grezia) eta Csongrádeko Csongrádi Batsányi János (Hungaria) institutoko ikasleekin egin ziren mugikortasunetan parte hartu zuten.

Ikasturtean zehar elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta galtzeko arriskuan dauden animalien inguran hainbat lan egin zituzten. Gure eskolan beraiekin pasatutako denbora eta beraien herrialdeetan bizitako esperientziak partaideen bihotzetan iraungo dute betiko.