PROIEKTUAK
AGENDA 2030
Nazio batuek bultzatzen duten Agenda 2030 proiektuarekin konprometituta gaude Albiz eskolan. Mundu bidezkoago, solidarioago eta iraunkorrago bat eraikitzea helburu duen nazioarteko proiektuarekin.
Ikasturtean zehar eskola mailako jarduerak egiten ditugu, non ikasle guztiek parte hartzen duten, planeta zaintzen, besteekiko errespetua lantzen eta etorkizun hobe baten alde egiten ikasiz.
Horrez gain, gure herriko beste ikastetxe batzuekin elkarlanean aritzen gara hainbat proiektu eta kanpainatan, gure gizarte eta herria arduratsuagoa, inklusiboagoa eta Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin (GJH) konprometituagoa izan daitezen.
Momentu honetan herri mailan beste 4 ikastetxeekin elkarlanean gabiltza Sestaoko foroan eta 12.Garapen Jasangarrirako Helburua (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) lantzen ari gara.
Uste dugu keinu txikiek ere balioa dutela, eta elkarrekin gure ingurutik mundua alda dezakegula.